- Gaur goizean ospatuko da Zarauzko IV Herri Lasterketa 11.00etan. Zarauzko Udaletxe plazatik abiatuko da eta toki berean izango da helmuga. 8.2 kilometroko ibilbidea izango da. 199 dortsal banatuko dira gehienez eta Internet bitartez 161 korrikalari apuntatu dira jada. Dortsalak 9.00etatik 10.30era har daitezke Udaletxe plazan. Gaur ere dortsala lortzeko aukera izango da zortzi euroren truke. Antolakuntzakoen esanetan publikoa gerturatzea asko eskertuko dute.