- Euskaraldiaren hirugarren edizioari begira dinamizatzaileak lanean hasi dira jada. Zarauzko dinamizatzailea Eder Iturralde da eta ostegun honetan arratsaldeko 18.00tan egingo da Euskaraldiko lehen herri batzordea Zarauzko Gaztelekuan.

Herritar guztiei gonbidapena luzatzen die Iturraldek eta deialdi irekia egitea gustatuko litzaioke. Horretarako Gaztelekuan jardungo dira eta bertan hitz egingo dituzten gaiez gain antolakuntzan parte hartu nahi dutenei ere tokia emango diete. Gogoratu Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango dela.