- Larunbat honetan jokatuko da Zumaiako 37. Herri Lasterketa. 17.00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu. Bata 5,1 kilometrokoa eta bestea, 10,2 kilometrokoa. Nordic walking modalitateko lasterketa ere izango da tartean hala nahi duten kirolarientzat.

Modalitate horiez gain, haurrei eta gazteei aukera eskainiko zaie korrika egiteko. Kasu honetan, 15.45ean aterako dira. Aurrebenjaminek (LH1-2) eta benjaminek (LH3-4) 250 metroko lasterketa egingo dute; alebinek 1.050 metrokoa (LH5-6); infantil eta kadeteek 2.100 metroko korrikaldia egingo dute (DBH1-4).

Antolatzaileek iragarri dutenez, oraingo honetan berrikuntza gisa, haurrek ez dute heldu baten laguntza beharko, boluntario talde batek gidatuko baitu gazteenen lasterketa hasieratik bukaeraraino.

Kasu guztietan, irteera eta helmuga Eusebio Gurrutxaga plazan izango da eta helmuga kontrola, 18.10ean itxiko da. Izan ere, sari banaketa, 18.30ean dago aurreikusia.

Eskainiko diren zerbitzuei dagokienez, dutxa zerbitzua itsas kiroldegian egongo da. Dena den, egoera epidemiologikoa ikusita, zerbi-tzu hau beharrezkoa den kasuetan bakarrik erabiltzea eskatu dute antolatzaileek. Kontsigna zerbi-tzua, berriz, Torreberrin jarriko dute, 14.30etik 16.30era, gutxi gorabehera.

Proba nagusirako izen- ematea irekita dago kronoak.com webgunean, eta horretarako azken eguna bihar izango da. Lasterketa luzerako prezioa, hamairu eurokoa da eta laburraren kasuan, parte hartzen duten korrikalariek hamaika euro ordaindu beharko dituzte. Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zin-tzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.

Lasterketaren irabazleek jasotzen dituzten ohiko sariez gain, herriko hainbat ostalarik eskainita bazkari eta afariak zozkatuko dira korrikalari guztien artean.