- Azken urteotan Udaleko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean Nokaren ezagutza eta erabilera sustatzeko egiten ari den lanketaren barruan, bi talde osatu nahi ditu Orioko Ahalduntze eskolak: bat nokaren oinarriak ikasi nahi dituztenentzat, eta bestea, praktikatu nahi dutenentzat.

Nokaz hitz egiten ikasteko pausoa eman nahi dutenentzat, eskola praktikoak emango dituzte Salatxo aretoan eta bihar izango da lehen saioa. Ondorengoak, berriz, otsailaren 9an, 16an eta 23an, 17.30etik 19.30era. Saio dinamikoak izango dira, ikasitakoa praktikan jartzera bideratuak.

Noka praktikatu nahi dutenen-tzat, otsailaren 23an, asteazkenarekin, 17.30etik 19.30era, errepasoa egingo dute eta, ondoren, martxoaren 2an, 9an eta 16an, asteazkenarekin baita ere, praktika-saioak egingo dituzte 18.00etatik aurrera.

Bi kasuetan izena eman nahi duten herritarrek, udal webgunean dagoen formularioa bete beharko dute.