- Covid-19ak eragindako pandemiak “egoera ekonomikoa erabat aldatu eta aurrekaririk gabeko shock ekonomikoa eragin du”. Egoera honetaz jabetuta, lehentasunezkotzat jo-tzen da “enplegua indartzeko neurriak ezartzea”.

Urola Kostako Udal Elkarteak 312.000,00 euro emango ditu dirulaguntzatan, eskualdeko langabeak kontratatzeko. Hain zuzen, eskualdeko enpresei bideratutako dirulaguntza da, kontratazio gastuei aurre egin eta langabeen kontratazioa errazteko.

Hala, deialdi honen helburua bikoitza da: alde batetik, enpresei laguntzea langileak kontratatzeko gastuei aurre egiten eta, beste alde bestetik, enplegu-politika aktiboak indartzea, langabeen kontratazioa errazteko.

Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du eta Urola Kostako Udal Elkarteak kudeatuko du. Lehentasuna izango dute emakumeak kontrata-tzen dituzten eskabideek (Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2021eko ekainaren 16ko ebazpenak onar-tzen duen deialdiak ezartzen duena betetzeko). Izan ere, 23 diru laguntza gordeko dira emakumeak kontratatzen dituzten eskabideen-tzat.

Zentzu honetan, diruz lagunduko diren kontratuek honako ezaugarriak izan behar dituzte: kontratuaren iraupena hiru edo sei hilabete, lanaldia %50 edo %100 eta epealdia ere bete beharko da apiriletik abendura arte, gutxienez.

Zenbatekoari dagokionez, 3.000 euro eta 9.000 euro artekoa lortu ahalko da, kontratuaren eta kontratatzen den pertsonaren ezaugarrien arabera.

Eskabideak Udal Elkartearen egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko dira, urtarrilaren 31a baino lehen. Ereduak eskuragarri daude dagoeneko Udal Elkarteko webgunean.