- Gabonetako hirugarren ipuin kontaketa saioa izango da gaur, Zumaiako Haur Liburutegian. Apikaren eskutik etorriko da gaurko saioa, eta Sorginak izenburua jarri diote hitzorduari. Lau eta zortzi urte bitarteko haurrei zuzenduta egongo da, eta ohi bezala, 17.30ean hasiko da. Gaurkoarekin amaitutzat emango dute jaien inguruan prestatu duten ipuin kontaketaren agendari.