- Bixente Martinez musikariak bere lehen bakarkako lana kaleratu berri du, Txoria buruan eta ibili munduan, eta Getarian izango da bere disko berria aurkezten bihar. Emanaldia Getariako Iturzaeta aretoan izango da, 19.30ean hasita. Kontzerturako sarrerak Getariako turismo bulegoan eskuratu daitezke. Martinezek Oskorriren kantuei begirada berri bat eskainiko die.