Nerabe Zerbitzuak eta Ludotxo ludotekak programazio berezia prestatu dute haur eta gazteentzat Zarautzen, Gabonetako oporretan ere aisialdiaz gozatzen jarraitzeko.

Haize Orratz gaztelekua bihar hasiko da bere programazioarekin. Sexuarekin inguruko tailerra eskasiniko du. Irteerak izango dira hurrengo hiru ekintzak: abenduaren 26an, Donostiako Lasertag biositatuko dute, abenduaren 28an, Txuri Urdin izotz jauregira joango dira eta abenduaren 29an, Minecraft tailerra egingo dute. Abenduaren 30ean Kurilldia, urtarrilaren 2an topagunea eta urtarrilaren4an eta 5ean Askizuko aterpetxeko egonaldiarekin bokatuko dute programazioa.

Ludotxo ludotekak hilaren 26an ekingo dio Gabonetako egitarau bereziari. Igande horretan Txuri Urdinera joango dira; hilaren 27an antzerkia izango da; hilaren 28an Serigrafi tailerra; hilaren 29an Gabonetako eskulanak; hilaren 30ean Ludotxef; urtarrilaren 2an Zientzia museora irteera; urtarrilaren 3an Pista jolasa; urtarrilaren 4an Ludofilm; urtarrilaren 5ean Aquariumera bisita eta bukatzeko, hilaren 7an Jolas libreko saio batekin itxiko dituzte Gabonak. Informazio gehiagorako www.zarautzgazte.eus era jo daiteke.