- Folk talde beratarraren emanaldiak abiatuko du abenduko Orioko kultur programazioa, ostiralean. Kantaldia Arraunetxean izango da, 19.00etan, eta sarrerak bost euroan erosi daitezke kultur etxean. Taldea hiru lanez osatutako diskografiako kantak ematen ari dira herriz herri, eta abenduko zubiaren ostean iritsiko dira Oriora.