- Goiatz Labandibar, Aritz Mutiozabal eta Antton Peñalba izan dira Zumaiako Udalak antolatu duen 34. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako saridunak, hurrenez hurren. Sari banaketa ekitaldia, ostegunean ospatu zen Oxford aretoan. Alter egoak ipuina aurkeztu du Labandibarrek eta 3.000 euroko saria jaso du. Zerua itsaso zikin bat da lanarekin eskuratu du bigarren postua Mutiozabalek, eta 1.500 euro egokitu zaizkio. Medicitarren abaroan izenburua jarrio dio Peñalbak bere idatziari eta Zumaiako onenaren saria eman diote. Aurten 38 lan aurkeztu dira, horietatik sei zumaiarrek idatzitakoak.