Euskararen Eguna ospatzeko, Zarautzek bideo eta pegatina lehiaketa antolatu du, eta dagoeneko irabazleen berri eman dute.

Pegatinaren atalean, Antoniano Ikastetxeko Lukas Prieto izan da lan garailearen egilea. Hain zuzen ere, pegatina lehiaketako lan irabazlearekin osatu da aurten Euskararen Eguneko kartela. Bigarren eta hirugarren sariak Irene de la Maza eta Naroa Manterolarentzat izan dira, hurrenez hurren.

Bideoen atalean, aldiz, Opari bat euskarari izan dute gaitzat, eta talde irabazlea Lizardi Institutuko Ahmed Aisa, Unax Mancisidor, Xanti Ostolaza eta Beñat Urangak osaturikoa izan da. Bigarren saria, Antoniano Ikastetxeko Nagore Elorza, Erik Riveiro, Elaia García eta Gorka Sagastirentzat izan da, eta hirugarren saria, Salbatore Mitxelena Ikastolako Naiara Martinez, Ainhoa Urresti, Leire Sanchez, Nora Makazaga, Luma Ormaetxea eta Ekhi Berrarentzat.

Irabazleek erosketa-txartel bana jaso dute euskarazko kultur produktuak erosteko.