- Xexili eguna izatez datorren astelehenean bada ere, Zarautzen asteburu honetan hasiko dira ospatzen. Hasteko, bihar, Txinpirin eta Zarautz-Txiki haur eta gaztetxoen abesbatzek kon-tzertua eskainiko dute, 19.00etan, Merkatu plazako bigarren solairuan. Datorren ostegunean, berriz, Imanol Urbieta musika eskolako ikasleen txanda izango da. Kalejira egingo dute musika eskolatik abiatuta, 17.15ean. Txistulariak, trikitilari eta pandero-jotzaileak eta haizezko musika tresnak entzungo dira Zarauzko kaleetatik barrena.