- Zarauzko tren geltoki berriko obrak direla eta, Zelai azpibidea gaur gauean itxi egingo da. Zelai Azpibidea gaineko zubian, Lapurdi kalean, lanak egin behar dituzte. Horiek gauez egingo dira, egunez tren zerbi-tzua mantendu behar delako. Segurtasuna bermatzeko azpibidea guztiz moztuko da; bai ibilgailuei, baita oinezkoei ere. Adierazitako lanak 21.00etatik 6.30era egingo dira.