- Orioko udazkeneko agendaren barruan, Miriam Mendoza ipuin-kontalariak saioa eskainiko du gaur, kultur etxeko areto nagusian. 17.30ean hasiko da saioa, eta hiru eta sei urte arteko haurrei eta haien gurasoei zuzenduta egongo da. Gonbidapenak aldez aurretik hartu beharko dira kultur etxean bertan.