- Zumaiako lorezaintza zerbitzuko langileak Erkibeko lorategian kimaketa lanak egiten hasi dira. Udalak azaldu duenez, lorezaintza adituen aholkua jarraituta kanpoko zuhaitzak kimatuko dituzte lehenik. Datorren urteari begira, berriz, kanpoko pareta bota eta Eusebio Gurrutxaga plaza eta lorategia bi altueretan elkartzeko lanak egitea aurreikusten da.