- Symbiotic Earth (Lurra, planeta sinbiotikoa) dokumentala, zientzialari menderakaitz baten istorioa da. Lynn Margulis emakume zien-tzialari gazteak biologia hankaz gora jarri eta iraultza zientifiko bat abiatu zuenekoa kontatzen du John Fieldman dokumentalaren zuzendariak.

Feldman zinemagileak mundu osora bidaiatu zuen Margulisen lankideekin elkartu eta galdera hau egiteko: Zer gertatzen da egia aldatzen denean? Dokumental honetan, "Margulisen proposamena eta garai hartan sortutako testuingurua azter-tzeaz gain, klima aldaketa eta muturreko kapitalismoa eragin duen mundu ikuskera aztertzen ditu. Era berean, bizimodu iraunkorra eta sinbiotikoa bultzatzen duen bizitza uler-tzeko ikuspegi berria eskaintzen du", azaldu dute antolatzaileek.

Kontakizun honen berri jakin nahi duten herritarrak, Zumaian dute hitzordua. Izan ere, ikus-entzunezkoa proiektatuko dute ostegunean, arratsaldeko 19.00etan Aita Mari zineman. Gainera, dokumentala jatorrizko bertsioan (ingelesez) eta euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango da. Filmaren proiekzio gehiago izango dira beste herrietan ere, baina antolatzaileek azaldu dutenez, honakoa izango da euskaraz egingo den proiekzio bakarra.

Filma proiektatzeko proposamena Natur Taldeko kideena izan da, eta beste hainbat herritarren lan boluntarioarekin jarri dira euskarazko azpitutuluak.