Abian da merkatarien Ginkana Orion

Sei establezimenduetan erosketak egiten dituzten herritarren artean, 200 euroko bost bonu zozketatuko dituzte

24.10.2021 | 01:27

orio – Bertako merkataritza susta-tzeko asmoz, Orioko merkatarien Ginkana antolatu du herriko komertzio eta ostalarien elkartea den Arkupek.

Orioko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin aurkeztu da ekimena eta hiru asteko iraupena izango du, urriaren 18an ekin zioten eta azaroaren 5era arte luzatuko da. Hala, herriko saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrak saritu egingo dituzte. Aurtengoan, gainera, ekimenean parte hartu duten establezimenduen kopurua zein sarien zenbatekoa handitu dituzte: 200 euroko bost bonu zozkatuko dituzte. Horien irabazleak azken egunean jakinaraziko dira horretarako prestatuko duten ekitaldian. Aurrerago emango dituzte xehetasun gehiago.

Merkatarien Ginkanan parte hartzeko, gutxienez sei saltokitan egin beharko dute erosketa herritarrek, eta lehen establezimenduan jasoko duten kartoizko txartela erakutsi beharko dute gainerakoetan. Erosketa bakoitzarekin zigilu bat jasoko dute, eta txartela betetakoan, establezimenduetako batean entregatu beharko dute.

50 establezimendu Guztira, Orioko 50 establezimendu ari dira parte har-tzen edizio honetan. Tartean dira ostalaritzako (Arkaitz taberna, Sayalero kafetegia, Kutixi kafetegia, Xixario erretegia, Gabon taberna...) hainbat negozio, baita ere dendak (Rosana argazkilaritza, Uranga burdindegia, Orio optika...) eta kantitate txikiago batean zerbitzuetako negozioak (Expo Elektrizitatea, Egarmendia...).

noticias de noticiasdegipuzkoa