- Orioko Herri Ikastolak 50 urte bete ditu. Urteurrena ospa-tzeko hainbat ekimen jarriko dituzte martxan ikasturte honetan zehar, eta lehena atzo ospatu zuten. Logoa eta abestia aurkeztu zituzten eta bide batez, bideo bat grabatu zuten. Bertan ikastolako haur guztiek hartu zuten parte, urte hauetan guztietan Orioko Ikastolak izan dituen zazpi egoitza lotzen dituen ibilbidea irudikatuz. Hala, Zimitorioan hasi eta Musika eskola, Iturbide, Errasti, kultur etxea eta gaur egungo bi egoitzak batu zituzten gaur egungo ikasleek.

Lehen belaunaldiko ikasle-ohiek ere hartu zuten parte; tartean izan ziren Itziar Lizaso eta Nerea Intxauspe, esaterako.

Kontuak kontu, ekimena LH egoi-tza kanpoan amaitu zen. Urteurreneko bandera bat jarri zuten eraikinean, logo berriarekin. Saioa Basurko DBH4ko ikasleak egin du irudia eta lehiaketa bidez izan da aukeratua. Atzo, momentuan jakin zuen artistak bere lanak irudikatuko duela ikastola aurten eta "ustekabean" hartu zuen berria.

Ondoren, Amaia Ugalde ikastolako zuzendariaren txanda iritsi zen. "Hunkigarria", hala definitu zuen ekimena eta urte hauetan Orioko Ikastolak izan duen bilakaera azpimarratu zuen. Izan ere, hasierako garaietan hamabi herritarrek osa-tzen zuten ikastola eta egun, 770 inguru ikasle izatera heldu dira.