- Zumaiako Ardantzabideko urbanizazio proiektuaren baitan aurreikusten zen eskuhartzea egiten ari dira azken egunotan. Martxoaren 8a plaza ingurutik hasi eta Ardantzabide kalearen hasieran dagoen plazaren arteko gunean oinezkoak lehenesteko, errepidea espaloiaren mailara igo, eta zoladura berria jarriko da.

Horretarako, gaur txandakako trafikoa ezarriko da Ardantzabideko errepidean. Hurrengo astean ere, urriaren 18tik 22ra bitartean, lanekin jarraituko dute eta beraz, aipatutako neurriak hartuko dituzte. Tarte horietan ibilgailuak beharrezo eginkizunetarako soilik erabiltzea eska-tzen die Udalak bizilagunei.