- Getariako Udalak herriko emakumeen eta gizonen berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du, Emun Aholkularitzaren elkarlanean.

Hala, galdetegi bat osatu dute herrian emakumeen eta gizonen berdintasunaren inguruko iritziak eta beharrak identifikatzeko. "Galdetegi horretan bildutako informazioa Getariako berdintasun egoeraren argazkia osatzeko baliagarria izango da, baita eragiteko eremu nagusiak bistaratzeko ere", azaldu dute. Hori betetzeko bi modu daude: eskuz eta online. Lehen kasuan, udalak herriko etxe guztietara bidali du galdetegia eta hori betetzean, udalean bertan utzi daiteke edo eraikinean jarri duten buzoian. Online galdetegiari dagokionez, udal webgunean jarri dute eskuragarri, baita sare sozialetan ere. Bi kasutan, betetzeko azken eguna ostirala izango da.