- Laiak dendak ardo dastaketa ezberdinak antolatu ditu hilabete honetarako eta parte hartu nahi dutenek dagoeneko eman dezakete izena dendan bertan. Hilaren 8an mahats ezberdinekin egindako ardo beltzak probatzeko aukera izango da; 14an El Ternero upategiko ardoak; 22an, mahats ezberdinekin egindako ardo zuriak eta 29an mahats berdinekin egindako ardo beltzak.