- Getarian bizi diren adinekoen errealitatea zein den ezagutu nahi du Udalak. Horretarako, ikerketa bat jarri du martxan eta 70 urtetik gorako herritarrengana jo du beraien bizi baldintzak ezagutzeko. Dagoeneko eskutitz bat bidali zaie etxera herritar horiei eta orain, telefonoz jarriko dira harremanetan Udaletik. Ikerketa aurrez aurreko elkarrizketen bidez egitea da asmoa.