- Aiako Mendi Lasterketaren hamargarren edizioa izango da igande honetan, eta bertan parte hartu nahi dutenek izen-ematea osatzeko azken eguna bihar izango dute. 18 euro balio du dortsal bakoitzak eta inskripzioa, www.kirolprobak.com webgunetik egin behar da. Momentuz, 116 korrikalarik eman dute izena, eta plaza guztiak betetzen ez badira, igande bertan emango dute aukera dortsala lortzeko.