- Orioko Ludotekak aurtengo ikasturterako matrikulazio epea ireki du, eta iraila bukatu arte egongo da zabalik. Zerbitzua, HH5 eta LH3 bitarteko haurrei dago zuzendua eta astelehenetik ostiralera, 16.45 eta 19.30 artean eskainiko da. Izena emateko, Ludotekara bertara joan behar da, adierazitako ordutegian. Guztira, lau talde osatuko dituzte: bi, astearte eta ostegunetan joango direnak; eta beste bi, asteazken eta ostiraletan. Astelehenak, berriz, txandaka egingo dituzte. Horrez gain, aurreratu dutenez, Gabonetan eta Aste Santuko oporretan goizean irekiko ditu ateak, familiei ahalik eta zerbitzurik onena emateko.