- Stock azokaren ondoren, Zarauzko herriko merkatarien elkarteak kanpaina berria jarri du martxan. Irailaren 26ra arte Murkileko saltokietan ausaz aukeratutako erosketa batzuk, doakoak izango dira. Bezeroek Murkil elkarteko txartelarekin erosketa egiterakoan jakingo dute saridunak izan diren ala ez.