- Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako prebentzio arloak hainbat ikastaro antolatu ditu gurasoentzat. Ikastaro hauek seme-alaben adin tartearen arabera sailkatuak daude, eta sei saiokoa izango da bakoitza: Hazkun-tza osasuntsu baterako tailerra, 0-5 urte bitarteko haurrentzat; Garapen emozional osasuntsua, 6-12 urte artekoentzat eta Nerabezaroa ulertu eta ezagutu, 13-18 urteko gazteentzat. Ikastaroak Hezibide elkarteko Mireia Centeno, psikologoa eta psikopedagogoak eskainiko ditu, eta matrikularen kostua hamar eurokoa izango da. Izen-ematea irailaren 28ra bitartean egin ahal izango da prebentzioa@zarautz.eus helbide elektronikoan.