Zarauzko Udalak harrera egingo dio herriko Badok 13 beteranoen ontziari. Jokatutako estropada guztiak irabazi ditu etxeko arraunlarien taldeak. Hala, larunbatean Xabier Txurruka alkateak eta Leire Arana kirol zinegotziak udalean jasoko dituzte, 12.00etan. Ondoren, udaletxeko balkoian, herritarren aurrean, aurkeztuko dituzte bandera guztiak.