- Gaur Zarautzen izatekoa zen Full House haurren-tzako antzerkia bertan behera geratu da, pandemia arrazoiak tarteko. Horren ordez, Panoli Kabareta eskainiko dute. Villa Manuelako frontoian izango da, 19.00etan, eta bertan izan nahi duenak, gonbidapena hartu beharko du aurrez Modelo aretoan. 18.00etan irekiko dute txarteldegia.