- Autodefentsa feminista tailerra antolatu du Zarauzko Emakumeen Etxeak. Tailerra hamalau urtetik gorako neskei zuzenduta dago eta gazteen arteko sareak sustatzea du helburu, indarkeria sexistarik gabe bizitzeko eskubidea eta beharra indartuz. Metodologia dinamiko baten bidez, erasoei aurre egiteko hainbat tresna eskainiko dira, fisikoak, psikologikoak edo emozionalak. Ikastaroa uztailaren 27 eta 28an izango da, 10.30etik 13.30era.

Sheila Melcon Lopezek gidatuko ditu saioak eta euskaraz izango dira. Matrikula hamar eurokoa da eta parte hartu nahi dutenek uztailaren 22a baino lehen eman beharko dute izena: emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera idatzita, 943 005 136 telefonora deituta edo www.labur.eus/autodefentsafeminista estekan.

Udaleko datuen arabera, indarkeria jasan duten emakume gazte asko daude oraindik. Gazteenak hamalau urte ditu eta bederatzik 25 urte baino gutxiago.