Zumaia | Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da gaur

06.07.2021 | 01:12

zumaia– Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea itxita egongo da gaur. Zumaiako Udalak jakinarazi duenez mantentze lanak egingo dituzte. Beraz, 9.00etatik 18.00etarako tartean herrira sartzeko eta irteteko, saihesbidea erabili beharko dute gidariek. Narrondo aldetik datozenek, Txikierdiko biribilgunean gora jo beharko dute, saihesbidetik joan eta Zubiberriko biribilgunetik herrigunera sartzeko; Oikiatik datozenek Kanteragañean hartu beharko dute saihesbidea.

noticias de noticiasdegipuzkoa