- Martxan da Orioko txu-txu trenaren zerbitzua. Ohi bezala, hondartza eta herrigunea lotuko ditu, baina aldaketa nabarmen bat izango da. Ez da Anibarko Portutik pasako, eta hondartzatik buelta Arrantzale kalean egingo du, ikastola parean. Egunero emango du zerbitzua trenak, astelehenetik igandera, 11.30etik 14.00etara eta 15.30etik 20.00etara. Ordu erdiro aterako da ikastola paretik, Arrantzale kalean, eta geldialdi bakarra egingo du hondartzako biribilgunera iritsi arte, Bikamiotan. Itzuleran ere toki berberean geldituko da. Goizeko azken itzulia egiteko, 13.45 aldera aterako da hondartzatik; eta arratsaldeko azken itzulia egiteko, berriz, 19.45 inguruan.