- Amak taldeak kontzertua eskainiko du bihar Orion. Kantaldia 19.00etan izango da Karela kiroldegian. Sarrerak aldez aurretik hartu behar dira kultur etxean, 10 euro ordainduta. Aforo mugak direla eta, ordea, 220 sarrera baizik ez daude saltzeko. Pertsona bakoitzeko bi erosi daitezke gehienez.