- Orioko Udalak dio bertako bizilagun askok ohitura dutela herriko mugen barruan autoz mugitzeko batetik bestera, baina mugikortasunaren aldetik "irtenbiderik ekologikoena eta osasungarriena" bultzatu nahi dute eta beraz, "bizikletaz edo oinez mugitzea" eskatzen die herritarrei. Ohitura hori hondartzara joateko ere luzatzea espero dute. Izan ere, pasa den urtean kabinetako kontsignak itxi egin zituzten pandemia egoerak behartuta, eta horrek autoen erabilera "bultzatu" egin zuen. Aurten, ordea, ireki dituzte berriro eta erabilgarri daude edozein herritarrentzat.