- Zarauzko Erribera Zahar kaleko espaloian zoladura aldatzeko lanak hasi dira. Bertan lurra berdintzea da asmoa. Aste honetan bertan ekin diote eta guztia ondo bidean, bi aste inguru iraungo dute. Esku-har-tzeak Construcciones Echaide enpresak egingo ditu eta 18.821,19 euroko (BEZ barne) aurrekontua izango du. Udaletik aurreratu dutenez, lurraren aldaketaz gain, bizikletentzako aparkalekuak ere jarriko dituzte gune horretan.