- Gipuzkoako Foru Aldundiak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, eta Energia Argitu programaren baitan, ibilgailu elektrikoei eta mugikortasun jasangarrirako aukeren inguruan informatzeko online tailerra antolatu du, biharko. 18.00etan hasiko da eta streaming izango da. Interesa dutenek aurrez izena eman beharko dute telefonoz (943 164 172 / 605 757 687) edo posta elektronikoz ( argitu@gipuzkoa.eus).