- Udan kirola egiteko aukera ugari izango dute Orioko haur eta gazteek. Futbola, arraunketa, surfa eta beisbola eskainiko dituzte. Izena emateko epea zabalik egongo da igandera arte eta horretarako, udal webgunera jo beharko da eskaera egiteko. Plaza baino eskaera gehiago baldin badago, zozketa egingo da.