- Zumaiako hirigintzaren inguruko ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek datorren hilaren 9an. 18.30ean izango da hitzordua, Oxford aretoan. Saioan parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Horretarako esteka, udal webgunean jarri dute. Bestalde, hilaren 10ean elkarteetako ordezkariekin bilduko dira leku eta ordu berdinean. Kasu honetan ere, izena ematea beharrezkoa izango da. HAPO berriaren inguruko informazio guztia hapo-zumaia.eus webgunean kontsultatu daitekeela gogorarazi dute. Webgune horren bidez ekarpenak egin ahal izango dira, uztailaren 1era bitartean.