- Urola Kostako Udal Elkarteak Zumaian duen Soldadura Zentroan soldadura, fabrikazio eta muntaketako Oinarrizko Lanbide Heziketa ikas dezakete Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) gainditu ez duten 15, 16 eta 17 urteko gazteek. Zentzu honetan, UKUEtik azaldu dutenez ireki dute dagoeneko datorren ikasturterako izen-emate epea. Hilaren 18ra arte izango da zabalik, Soldadura zentroan.