- Antxiola kaleko asfaltatze lanak hasiak dira dagoeneko, eta iragarri dutenez astelehenean bertan jarraipena emango diete. Lanak astelehen goizean hasiko dira eta, eguraldiak laguntzen badu, asteazken arratsalderako bukatuko dira.

Bien bitartean, Antxiola kalea erabat itxita egongo da ibilgailuen-tzat eta kaleko aparkalekuak libre utzi beharko dira. Ibilgailua bertako garajeren batean duten herritarrek kontuan izan behar dute asfaltatze lanak goizeko 8.00etatik 18.00etara egingo direla hiru egunetan eta, beraz, tarte horretan ibilgailua mugitu behar badute, aldez aurretik atera beharko dute garajetik. Dena den, lanek irauten duten bitartean ibilgailuak ahalik eta gutxien erabiltzeko eskatzen die Udalak inguru horretako bizilagunei.

Hondakinen inguruan ere aldaketak eragingo ditu obrak. Astelehen goizean gune horretan dauden hondakin guztiak bilduko dira eta, ondoren, Antxiola kaleko goiko aldera eramango dira edukion-tziak. Datozen bi egunetan kamioiak ezingo du bertatik pasa, eta beraz, ez da izango hondakin bilketa zerbitzurik.

Lurzorua prestatzeko lanak udal brigada ari da egiten eta asfaltatze lanak, berriz, Asfaltos Urretxu SAk egingo ditu.

Estropalari kalearekin ere hasi dira dagoeneko. Beraz, hondartza bideko errepidea konpontzea gelditzen da. Azken hau irailetik aurrera egingo da, bidegorria luza-tzeko lanekin batera. Hala ere bitartean, dauden zuloak estaliko ditu Udalak. Momentuz ez dute aurreratu zein enpresa arduratuko den eginkizun horretaz, ezta lanen iraupena ere.