- Hiri Antolamenduko Plan Orokor berrian dago murgildua Zumaia. Zenbait lan egin eta gero, Oxford aretoan erakusketa bat ireki dute gako nagusiak laburtzen dituzten panelarekin. Herritarrekin batera landu nahi dute proposamena eta horretarako hainbat aukera izango dira datozen egunetan: gaur, 18.00etan, HAPOren prozesuaren, gaiei eta eduki garrantzitsuei buruzko azalpenak emango dituzte teknikariek. Edukiaren xehetasunak ulertzeko, bi bisita gidatu ere egingo dituzte: maiatzaren 22an, 12.30ean; eta maiatzaren 27an 18.30ean.

Bestetik, herritarren ekarpenak jasotzeko aurrez aurreko bi saio antolatu ditu Udalak. Ekainaren 9an eta 10ean izango dira saioak, 18.30ean.

Kasu guztietan beharrezkoa izango da aurrez izena ematea. Horretarako, udal webgunean jarri duten esteka erabili behar da.