- Salberdineko obrekin aurrera jarraitzeko, Zarauzko AEK euskaltegiak lekualdatu egin behar zuen. Horretarako, Zarauzko Udalak hainbat aukera jarri zizkion mahai gainean eta horietatik egokiena, Zuberoa kaleko 16-18 lokala zela ebatzi zuten. Hala, Udalak AEKri laga dio horren erabilera eta jakinarazi dutenez, hasi berri dira obrekin. Dena ondo bidean, ikasturte berrirako lanak bukatu eta bertan hastea da AEKren asmoa.