- Urtez urte errenta aitorpena euskaraz egiten duten zumaiarren kopurua gora doa. 2012an biztanleriaren %18,19ak egiten zuen eta azken datuen arabera (2020), %28,19ra arte igo da izapide horiek gure hizkuntza egitea eskatzen duten herritarren zenbatekoa. Zentzu honetan, Zumaiako Udalak eta UEMAk elkarlanean errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan. 2021ari begira helburua ere finkatu dute: %30era iristea.

Urola Kostako gainontzeko herrien babesa jaso du halaber, ekimenak. Guztietan gogoratu dutenez, hiru bide daude aitorpena egiteko: autolikidazio proposamena, mekanizatua eta internet bidezkoa. Hala ere, kontuan hartuta gaur egun herritar gehienek autolikidazio proposamena jasotzen dutela, horri eman diote garrantzia. Autolikidazioa onartzerakoan (telefonoz deituta edo internet bidez) euskaraz nahi dela esanez gero, hortik aurrera hala iristen dira ogasunaren komunikazioak. Atzo bertan ireki zen eskaera hau egiteko epea.