Zumaia | Liburuaren aurkezpenean izateko izen-ematea ireki dute

08.04.2021 | 01:03

zumaia Getariako naufragioak. XX. mendea liburuaren aurkezpena egingo dute hilaren 13an, 18.00etan, Zumaiako Alondegia kultur etxean. Edukiera kontuak tarteko, ordea, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea. Hiru modutan egin daiteke: Alondegira bertaratuta (09.30etik 14.00etara), 943 861 056 telefono zenbakira deituta edo kulturetxea@zumaia.eus helbidera mezua idatzita.