- Orioko Udalaren hitzetan, ostatu mota berriak sortu eta indartu dira; bereziki, erabilera turistikoko etxebizitzak eta etxebizitza partikularretako logelak. Ostatu hartzeko modu berri horien eragina nabaria da Orion eta horregatik, ohar bat kaleratu dute Udaletik, indarrean dauden arauak errespetatu ditzaten, "bizilagunen eta bisitarien arteko bizikidetza bermatzeko".