- Orioko Maria Maestra haurreskolan matrikulatzeko epea apirilaren 12an zabalduko da, eta 21ean itxi. Bizi dugun osasun krisia dela eta, ez da ate irekietako egunik izango, baina interesatuek aukera izango dute haurreskola bisitatzeko aldez aurretik hitzordua hartuta. Horretarako 943 890 625 telefonora deitu daiteke edo mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbidera mezu bat idatzi.