- Zarauzko Udaleko Euskara Departamentuak, Emun kooperatibaren eskutik, Soziolinguistika tailerrak antolatu ditu herriko ikasketa zentro desberdinetan. Saio praktiko hauen helburu nagusia ikasleekin euskararen inguruan hausnarketa egitea da, gaztetxoenek gure hizkuntzarekin daukaten erlazioa mantendu eta sendotzeko. Atzokoan, La Salle ikastetxearen txanda izan zen. 4. DBH mailako ikasleak jardun zuten, eta bertan izan zen Miren Dobaran, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordea. Zarauzko Udaletik azaldu dutenez, Dobaranek gertutik jarraitu ditu proiektuaren nondik norakoak eta atzoko tailerraren saioan parte hartu zuen ikasle zarauztarrekin.

Esan bezala herriko hainbat zentro ari dira parte hartzen ekimen honetan eta datozen asteetan beste ikastetxeetatik pasatzea aurreikusten da.