- Zestoako Udalak Euskara foroa osatu nahi du, “euskararen normalizazioan pausuak eman eta kale erabileran eragiteko”. Hori dela eta, gaian interesa duten herritar eta eragile guztien partaidetzari irekitako saioa antolatu du datorren asteazkenerako. Bilera 18.00etan egingo da udaletxeko batzar aretoan eta interesatuek 943 147 010 telefonora dei egin edo euskara@zestoa.eus helbidera idatz dezakete izena emateko.