- Nerabeen aisialdian euskara areagotzea helburu duen Hi Gazte! ekimena Zarautzera iritsi zen atzokoan. Bi saio egin zituzten Modelo aretoan: lehenengoan, Tolosako Orixe ikastetxeko eta Zarauzko Lizardi institutuko 14-16 urte bitarteko gazteek hartu zuten parte. Azken hauek, streaming bidez jarraitu zuten saioa. Ondoren, Salbatore Mitxelenako ikasleen txanda heldu zen.