- Orioko liburutegiak hilero antolatzen dituen ipuin-kontaketa saioetako bat izango da gaur, kultur etxeko areto nagusian. Miriam Mendozak emango du saioa. Ipuin-kontalari hau ezaguna da haurrentzat, lehen ere etorria baita Oriora. 17.30ean hasiko da saioa eta ekitaldiak, 25 laguneko aforo mugatua izango du. Hori dela eta, bertaratu nahi dutenek gonbita jaso beharko dute aldez aurretik kultur etxean bertan. Antolatzaileek azaldu dutenez, oraingo hi-tzordua hiru eta sei urte arteko haurrentzat eta haien gurasoentzat da.