- Denboraren taupadak emanaldia izango da igande honetan, 18.00etan, Arraunetxean. Sarrera bakoitzak bi euro balioko du eta bihar jarriko dituzte salgai Orioko kultur etxean. Aforoa mugatua izango da. Gehienez ere 70 lagunek izango dute ekitaldian izateko aukera.